AURREKOA | MADS BONDE STÜRUP | J.1

Inveready Askatuak Gipuzkoak larunbat honetan hasiko du denboraldi berria Covirán Granadaren aurka. Partida 19:00etatik aurrera jokatuko da Granadako Kirol Jauregian.

Denboraldiaurrea amaitu ondoren, Sergio Garciak zuzentzen duen taldeak Ligako estreinaldiari ekingo dio, azken asteetan egindako lana lehiaketara eramateko helburuarekin. Mads Bonde Stürup Gipuzkoako Askatuak taldeko kapitainak taldearen prestaketa azpimarratu du: “Denboraldiaurrean ondo lan egin dugu. Orain larunbateko partidan ikasitako guztia aplikatzea dagokigu “.

Granadako neurketa denboraldi berezi baten hasiera izango da Stürupentzat, lehen aldiz taldeko kapitainaren papera izango baitu. Jokalaria harro agertu da erantzukizun hori bere gain hartzeagatik eta besokoa eraman zutenek berak baino lehen transmititu dizkioten balioei jarraipena emateagatik: “Oso harro nago talde honetako kapitaina izateaz. Izan ditudan kapitainek klubaren balioak irakatsi dizkidate, eta niretzat oso garrantzitsua da balio horiek transmititzen jarraitzea”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Askatuak Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.