AURREDENBORALDIA 2026-2027

Gero eta gutxiago geratzen da baloia Gascan berriz botatzeko. Askatuak Gipuzkoak dagoeneko zehaztuta dauka denboraldiaurrearen ibilbide-orria, 2026-27 denboraldiaren hasiera berme osoz prestatzeko balioko duena. Irailaren 25erako aurreikusita dago, lehenengo partida, Granadara bisita eginda.

Jarduera abuztuaren 17, 18 eta 19an hasiko da, azterketa medikoak eta test fisikoak egiteko. Azterketa medikoak Klinika Asuncionen egingo dira aurten ere, eta proba fisikoak, berriz, Ammman.

Lehen hartu-eman hori amaitu ondoren, taldeak abuztuaren 20ean hasiko ditu entrenamenduak Bidebietan. Lehen taldeko jokalariez gain, lau junior jokalarik Alvaro Bozal, Imanol Artetxe, Iñaki Eraunzetamurgil eta Unai Martinezek parte hartuko dute lan saioetan, eta denboraldiaurrean taldearen dinamikan parte hartzeko aukera izango dute.

Prestaketak lagunarteko lau partida ere izango ditu, eta horien xehetasunak datozen egunetan iragarriko dira. Horien artean, klubaren 25. urteurrena ospatzeko topaketa izango da.

Azterketa medikoak, proba fisikoak, entrenamenduak eta prestaketa partidak direla medio, Askatuak Gipuzkoak hilabeteko lan gogorra du helburu argi batekin: ahalik eta baldintza onenetan iristea irailaren 25eko Ligako estreinaldira, Granadaren aurka, Andaluzian.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Askatuak Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.