Inveready Askatuak Gipuzkoako zerbitzu medikoek jakinarazi dutenez, Adrià Domènech jokalariak lesioa du ezker orkatilan, eta horrek eragina du tendoi peroneoetan eta atzeko tibialean, baita hezur-edema bat ere.
Erresonantzia magnetikoaren bidez egindako probek baztertu egin dituzte tendoi-hausturak, lotailu-lesioak eta hausturak.
Jokalariak errekuperazio prozesua hasi du eta bere itzulera eboluzioaren zain geratuko da.
Klubetik lehenbailehen sendatzea opa dizugu.
Animo, Adrià! 💙

0 iruzkin