Talde gipuzkoarrak HLA Alicanteren aurka jokatuko du igande honetan, urriak 25, 12:15ean, Pedro Ferrandiz Pabilioian.
Inveready Askatuak Gipuzkoa Alacantera joango da igande honetan HLA Alicanteren aurka Pedro Ferrandiz Pabilioian, 12:15ean hasiko den FEBko Lehen Mailako partidan.
Sergio Garciaren taldeak asteko bigarren konpromisoari egin beharko dio aurre, joan den asteazkenean Espainiako Kopako final-hamaseirenak CEB Liriaren aurka jokatu ostean. Kopako kanporaketaren ondoren, talde gipuzkoarrak ligako txapelketan jarri du arreta berriz ere, garaipenarekin berriz elkartzeko helburuarekin.
Partidaren atarian, Sergio Garcia entrenatzaileak taldeak azken partidetan erakutsi dituen joko momentu onei jarraipena ematearen garrantzia azpimarratu du: “Minutu on horiek luzatzen saiatzeko gogoa dugu, zelai zail batean garaipena lortzen saiatzeko gai izan baikara”.
Partida igande honetan jokatuko da, urriaren 25ean, 12:15ean, Alacanteko Pedro Ferrandiz Pabilioian.
Partida esteka honen bidez jarraitu ahal izango da:
https://www.baloncestotv.com/es/home

0 iruzkin