Talde gipuzkoarrak Cajasol Coto Cordoba hartuko du igande honetan, azaroak 1, 18:00etan, Jose Antonio Gasca Kiroldegian.
Neurketaren atarian, teknikariak Kordobako taldea aztertu du. Bere ustez, «potentzial oso ona duen taldea da, banaka saskiratzeko gai diren jokalariak ditu, eta, aldi berean, lan taktiko interesgarria egiten du, talde zaila edukiko dugu aurrean».
Partidari buruz, Sergio Garciak kantxa faktorea aprobetxatzearen garrantzia azpimarratu du: “Etxean jokatuz aukera bat dugu partida borrokatzeko eta gauzak hobeto egiteko eta oso garrantzitsua izango litzatekeen garaipena lortzen saiatzeko”.
Azkenik, entrenatzaileak taldeari laguntzeko deia egin die zaleei: «Mutilei lagundu diezaietela, beraiekin joka dezatela, garaipena eskaintzeko gogoa dugu».
Partida igande honetan jokatuko da, azaroaren 1ean, 18:00etan, Jose Antonio Gasca Kiroldegian.
0 iruzkin